XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nahikoa baikor agertzen dira zubietarrak bi udalek azaldu duten jarrera ikusiz.

Bi udalerriek eta zubietarrek lor ditzaketen akordioek neurri handi batean alda dezakete zubietarren bizitza.

Zubietarren betenahiak

Zubietarrek batez ere Zubietaren osotasuna gorde nahi dute eta horren arabera arau subsidiario eta urbanistiko koherenteak aldarrikatzen dituzte.

Bere izaera berezia eta autonomia arautuko dituen organo juridiko bat eskatzen dute, alkate ordetzaren modukoa.

Beharrezkoa ikusten dute Donostiako eta Usurbilgo arautegiek organo juridiko hori kontuan hartzea.

Historikoki izan dutenari eutsi nahi diote, herri bizitza errekuperatu eta zubietar izanaz bizi.

Bertan, Aizpurua Etxean, 1813. urteko sutearen ondoren, Donostia berreraikitzeko bilerak egin baitziren.

Bilera haietako hiru akta dira hainbat eta hainbat pertsonak hiria berreraikitzeko egin zuten ahaleginaren lekuko.

Zubietaren banaketa berezia dela eta, elizaren ate bat Usurbil da eta bestea berriz, Donostia.

Batez ere kaskoan nahasketa nahiko handia da, zaila da Usurbilen edo Donostian zauden asmatzea.

EDURNE OTAMENDI